Euskalerriko Eskautak Bizkaia Bilboko Udalaren laguntza izango du udan

Euskalerriko Eskautak Bizkaia Bilboko Udalaren laguntza izango du udan

  • Akordioa taldeei udal-espazioak koordinatzean eta osasun-baliabideak erraztean oinarritzen da

Bilboko Udalak prentsaurreko bat eskaini du asteazken honetan non aurtengo udaleku-eskaintza iragarri duen. Guztira, 4.000 leku egongo dira ume eta gazteentzat, hainbat erakundeen laguntzari esker posible izan direnak. Udalak iragarri dituen hiru programetatik, bat Bilboko eskaut taldeei zuzenduta dago, ‘EskautUdaBilbaon’ deritzona.

Udalak Euskalerriko Eskautak Bizkaiari udal-esparruak eta osasun-baliabideak erraztuko dizkio ekintzak aurrera eraman ditzan, eta begiraleei beharrezko formakuntza emateko hitza eman du. “Udalarekin bat hilabetez egin dugun lana izan da”, adierazi du Euskalerriko Eskautak Bizkaiko delekatuak, María Manriquek. “Gure eskaut-ekintzak aurrera eramateko aukera da”, gehitu du.

Euskalerriko Eskautak Bizkaiak 12 tale ditu Bilbon. 16 beste herrietan daude; batzuk aurrerapenak egin dituzte, baina beste hainbat oraindik ez dira bere udalekin koordinatu. “Bilboko egoera eskaut taldeak dituzten beste herri batzuentzat eredua izan daitekeela uste dugu”, esan du Manriquek.

Udalak adierazi duen arabera, programa hauen bidez dirulaguntzak emango dira erakunde laguntzaileei, baita ikastolak, parkeak, plazak eta beste ekipamendu batzuk erraztuko ere. ‘EskautUdaBilbon’, zehazki, 1.000 leku izango ditu 8 eta 18 urte arteko eskaut ume eta gazteentzat, Bilbon ekintzak egin ahal izateko, uztailaren 1a eta 31a bitartean. Programa honek Bilboko taldeetako ume eta gazteek bere ekintzak bizitzea ahalbidetzen du, eta honela eskaut errealitateari erantzuna ematen zaio udal-ekintzez aparte.

 

Partekatu!